Eremuko ikerlanak

Eremuko ikerlanak (baita eskualdeko ikasketak ere; ingelesez: area studies) diziplina arteko ikerketa-eremuak dira, batez ere AEBetako unibertsitateetan bigarren gerra mundialaren ondoren sortu ziren, eskualde geografiko, nazional, federal edo kultural partikularrak mundu akademikoan aztertzeko. Terminoak praktikan ikerketa-eremu heterogeneoak zer diren deskribatzen du, oro har, eta gizarte-zientziak zein giza zientziak hartzen ditu bere barruan. Eremuko ikerlanetako ohiko programek nazioarteko harremanak, azterlan estrategikoak, historia, zientzia politikoa, ekonomia politikoa, kultura-ikasketak, hizkuntzak, geografia, literatura eta horiekin zerikusia duten beste diziplina batzuk biltzen dituzte. Kultura-ikerlanetan ez bezala, eremu-ikerlanetan diaspora eta emigrazioa sartzen dira maiz.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search